bitbloq2-sentencias-condicionales

Artikulu honetan programazioaren oinarria ikasiko dugu: baldintza-sententziak. Horretarako sakagailu bat erabiliko dugu.

Zer da baldintza-sententzia bat? Baldin eta… bada, exekutatu

Baldintza-sententzia bat galdera bat proposatzea da, honek izango duen erantzunaren arabera modu batera edo bestera jokatuz. Adibidez, baldin eta euria egiten badu aterkia irekiko dut. Aldiz, euririk egiten ez badu, itxi egingo dut. Baldin eta hotza egiten badu berokia jantziko dut. Bero egiten badu, ordea, kendu egingo dut. Gaua bada, argia piztuko det. Aitzitik eguna bada, itzaliko dut.

condicionales

Zer da sakagailu bat?

pulsador

Sakagailu bat sentsore digital bat da; sakatzerakoan aktibatu egiten da (1 edo egiazkoa) eta askatzerakoan desaktibatu egiten da (0 edo gezurrezkoa). Gure egunerokoan sakagailuz inguratuta bizi gara, igogailu baten botoiak, autobusa geldiarazteko sakagailua edo ordenagailu baten teklak, adibide batzuk dira. Baldintza-sententziekin batera gure makina eta robotak kontrolatzeko oso erabilgarriak izango dira.

OJO

GARRANTZITSUA: Bi sakagailu mota existitzen dira merkatuan, normalki irekiak (Sakatuta->1, Sakatu gabe->0) eta normalki itxiak (Sakatuta->0, Sakatu gabe->1). Robotikako nire lehenengo kit-eko sakagailu bat baldin badaukazu edo merkatuko beste edozein, ziurrenik normalki itxia izango da eta, ondorioz, hemen deskribatutako programek alderantziz funtzionatuko dute. Beraz, trukatu 1-a eta 0-a (edo alderantziz) zure programak sortzerakoan.

Gaua sartzen bada… argia piztu. LED bat sakagailuarekin kontrolatzen.

Sakagailu bat erabiliz LED bat kontrolatzen ikasiko dugu. Konektatu LEDa 13. pin digitalera eta sakagailua 7. pin digitalera.


conexion_pulsador_led

Sakagailua sakatzerakoan LEDa piztea nahi dugu, eta itzaltzea sakagailua sakatzeari uzten diogunean:

programa_pulsador_led_simple

Kontrol menuan Badin eta…bada, exekutatu blokea aurkituko duzu. Sakagailua sakatzen badugu, alegia, Irakurri botoia_0 blokeak bueltatzen duen balioa 1 bada, LEDa piztuko dugu. Gogora ezazu zure kontrol-plakak ez duela aurretik agindutako ezer egiten. Plakak egitea nahi duzun guztia programatu egin behar duzu. Botoiak 1 balio duenean LEDa piztea bakarrik programatzen baduzu eta ez badiozu adierazten noiz itzali behar den, LEDa ez da inoiz itzaliko. Horregatik Baldin eta…bada, exekutatu blokeak bi aukera gehiago ditu: Aldiz, baldin eta… eta Bestela, exekutatu

Aldiz, baldin eta…

Aldiz, baldin eta… blokeak lehenengo baldintzaren ondoren gehiago eranstea ahalbidetzen du. Adibidez: tarta jan nahi dugu baina ez dago tartarik, aldiz, izozkia badago horrek ere balio digu, baietz? Izozkia jan nahi dugu nahiz eta tarta nahiago izan! Hori da benetan garrantzitsua! Izozkia jango dugu tartarik EZ badago bakarrik. Gure LEDaren kasuan, sakagailua sakatuta ote dagoen egiaztatu nahi dugu eta 1 balio ote duen. 1 balio ez badu baina, aldiz, 0 balio badu, LEDa itzaliko dugu.

programa_pulsador_led_en_cambio_si

Bestela, exekutatu

Bestela, exekutatu blokea aurreko baldintzetatik bat ere betetzen ez denean exekutatuko da, hau da, gure sakagailua sakatu gabe dagoenean.

programa_pulsador_led ilustracion_if_pulsado_2r

Bada oraindik gehiago

    Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:

  • Konekta itzazu bi LED eta, sakagailuaren egoeraren arabera, bat pizten denean bestea itzalita egotea lortu eta alderantziz.
  • Gorrian dagoen semaforo bat sortu. Beste kolore bateko LED bat erabil dezakezu gorririk ez baduzu. Botoia sakatzerakoan, itxaron bost segundo, gorria itzali eta piztu berdea. Hogei segundo igaro ondoren itzali berdea eta piztu gorria berriro ere.

Orain baldintza-sententziek eta sakagailuek nola funtzionatzen duten dakizula, proiektu pilo bat sortzeari ekin diezaiokezu! Hurrengo artikuluetan sentsore eta eragingailu berriak ezagutzen joango gara poliki-poliki. Adi egon!