Zer da kontrol-begizta bat?
Kontrol-begizta bat baldintza bat betetzen den bitartean errepikatzen den programa zati bat da. Esate baterako, euria egiten duen bitartean ez naiz kalera irtengo eta liburu on bat irakurriko dut. Hainbat egoera desberdinetan baliagarriak izango zaizkigun kontrol-bloke desberdinak existitzen dira. Ikas dezagun nola erabiltzen diren. |
![]() |
While begizta
While edo Baldintza betetzen den bitartean begiztak, baldintza bat egiazkoa den bitartean, ekintza zerrenda bat errepikatzen du. Baldintza egiazkoa izateari uzten dionean programak hurrengo blokearekin jarraituko du. Bloke hau Kontrola menuan aurkituko duzu.
Gogoratzen duzu koadroekin dudan arazoa? Bada gauza bat aitortu beharrean nago: ez da nire arazo bakarra. Egia esan, ez zait gustatzen argitasuna… banpiro bat naiz! Gau ekaitztsuetan betortza zeini sartu bila ibiltzea biziki maite dut. Baina oso despistatua naiz eta askotan egunsentiak etxetik oso urrun harrapatzen nau… Horregatik argitasun gehiegi dagoela ohartaraziko nauen gailu bat sortzea erabaki dut. Argi-sentsore bat eta burrunbagailu bat erabiliko ditut.
Programa oso sinplea izango da. Argitasunaren balioa 100 baino handiagoa den bitartean, burrunbagailuak segundo erdiro joko du. Argitasuna txikiagoa denean, ordea, burrunbagailuak jotzeari utziko dio.
Alarmaren sentikortasuna pertsonalizatzeko programa aldatu dezakezu. Horretarako potentziometroa eta mapeatu blokea erabiliko ditugu.
Sentikortasuna izeneko aldagai bat erazagutzen dugu non 0 eta 800en artean mapeatzen dugun. Argitasuna gure sentikortasuna baina handiagoa bada, burrunbagailuak joko du. Begiztaren barruan gaudenez ez gara pasako aldagaiaren erazagutzetik, beraz potentziometroaren balioa begiztaren barruan berriro gordetzea garrantzitsua da, bestela burrunbagailuak etengabe joko du.
For begizta
For edo Zenbatu begiztak ekintza zerrenda bat aldi kopuru mugatu batez errepikatzen du.
For blokea erabiltzeko aukera desberdinak konfiguratu behar ditugu. Lehenik eta behin, kontaketarako zer aldagai erabiliko dugun aukeratu beharko dugu. Aldagai hori aurretik sortu behar izango dugu aldagai orokor bat bezala. Ez zaitez bere hasierako balioaz kezkatu, For blokeak balio hori aldatuko du kontaketa egiteko. Bigarrenik zer zenbakitik zer zenbakira zenbatu nahi dugun adierazi beharko dugu. Azkenik, kontaketa hori balioak batzen edo kentzen burutu behar duen aukeratu ezazu.
Kopia ezazu goiko programa eta kargatu zure plakan. Zer gertatzen ari da? Konturatzen bazara LEDak geroz eta motelago egiten du dir-dir. Kontagailua izeneko aldagaia sortu dugu begiztarekin erabiltzeko. Konfiguratu dugun moduan, for begiztak 0-5000 aldiz errepikatuko du LEDa piztu eta itzaltzea. Garrantzitsuena da Kontagailua aldagaia, itxaron blokeekin ere erabiltzen duguna, errepikapen bakoitzean bere balioa unitate batean handitzen joango dela, LEDa geroz eta motelago dir-dir egitea lortuz.
Bada oraindik gehiago
- Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:
- Dena ondo doa motako alarma bat sortu, hamar segundoro soinu bat entzun dadin dena ondo doala adieraziz.
- Zenbatu blokeko programa aldatu, burrunbagailuaren bloke aurreratuak 100 eta 1000 bitarteko maiztasuneko soinuak jo ditzan.
- Konekta iezaizkiozu errenkadan zure plakari etxean dituzun LED guztiak. Banan-bana piztu itzazu eta ondoren itzali itzazu guztiak. Egin aldaketak aurrekoan argi konbinazio desberdinak lortzeko.
Kontrol-begiztak, baldintza-sententziekin batera, nahi duzun edozer programatzeko oinarrizkoak dira. Zorionak! Programatzaile handi bat izateko bidean zaude!
Eskerrik asko zuen ikastaroa euskeratzeagatik. Oso erabilgarria da gure klaseetarako. Mila esker.
Muchas gracias por traducir al euskara vuestro curso, es de mucha utilidad para nuestras clases de tecnología
Eskerrik asko zuri Lorea! Pozten gara zure klaseetan lagungarri izan bazaizkizu eduki hauek. Horretarako itzuli ditugu euskarara ;-). bitbloq bera ere euskaraz dagoela ikusiko zenuen ziurrenik. Tamalez oraindik irakasle gutxik ezagutzen dute robotika euskaraz lantzeko baliabide hau. Ea poliki-poliki irakasle eta ikasle gehiagoetara heltzen den.