Puerto-kawai_imagen_principal

Zer da serieko ataka?

Serieko ataka zure kontrol-plakak beste gailu batzuekin, hala nola, ordenagailua edo mugikorra, komunikatzeko duen bitartekoa da. Sentsore edo aldagai baten balioa begiratu batean egiaztatzeko edota zure programaren egoera ikusteko oso baliagarria da. Azken finean, programak izan ditzakeen errore posibleak ulertzeko eta zuzentzeko balio du.



Serieko ataka ordenagailuarekin erabiltzeko, plaka USB kable baten bitartez konektatu beharko duzu. Hardwarea fitxan serieko atakaren ikonoa hautatu eta plakaren ondoraino arrasta ezazu, zure plakaren USB atakara automatikoki konektatuko da. Baudrate parametroak segundo bakoitzean transmititzen den informazio kantitatea zehazten du eta baud-etan (bit/segundo) neurtzen da. Ikastaroan zehar baudrate balio lehenetsia erabiliko dugu: 9600 baud.

zum_serial_port_web

Kaixo berriro ere! Mezuak bidaltzen

Normalean, programatzen dugunean, pantailan mezu bat aurkeztea izaten da egiten dugun lehenengo gauza. Agurtu dezagun gure ordenagailua serieko ataka erabiliz.


holamundo

Komunikazioa menuan bidali blokea aurkituko duzu. Bloke honekin zure ordenagailura informazioa bidali ahalko duzu serieko atakaren bitartez. Klikatu Testua menuan eta hautatu testua blokea. Idatzi Kaixo mundua! mezua, segundo bat itxaroteko esan eta kargatu programa zure plakan.

Serieko atakaren monitorea erabiltzen


Mezuak behar bezala heltzen direla egiaztatzeko Serieko Monitorea erabili beharko duzu. Klikatu Ikusi->Erakutsi Serieko Monitorea menuan, bidaltzen ari garen mezua bizkor bizkor nola agertzen den ikusiko duzu. Aldatu Lerro jauziekin eta Lerro jauzirik gabe aukeren artean, mezuak bata bestearen jarraian nola idazten diren ikusiko duzu. Serieko Monitorea geldi dezakezu, idatzitako guztia ezabatu baita ordenagailuaren inguruko informazioa plakara bidali ere.

Plakan mezuak jasotzen serieko atakaren bitartez

Jarraian egingo dugun adibide sinple honetan plakara mezu bat bidali, honek mezua jaso eta, bere oihartzuna izango bailitzan, serieko atakaren bitartez behin eta berriro errepikatzen ikusiko dugu.


eco_puerto_serie

serieko_ataka Jaso blokea erabiltzen dugu serieko atakatik jasotako informazioa mezua izeneko aldagaian jasotzeko. Aldagai bat “edukiontzi” bat da, aurrerago erabili beharko dugun informazioa gordeta edukitzeko leku bat. Mezua ez bada hutsune bat, alegia, zerbait bidali badugu, mezua aldagaian jasotako informazioa bueltatuko dugu Serieko Monitorean ikusi ahal izateko.


Adibide hau oso erabilgarria izango da askotan. Programak hitz gako baten aurrean bakarrik erreakzionatzea nahiko bazenu, aurreko programa aldatu testua blokearen barruan hitz hori idatziz.

Bada oraindik gehiago

    Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:

  • Horma-erloju bat imita ezazu, serieko atakak lehenik tiki eta jarraian taka egin dezan segundo bateko maiztasunarekin.
  • Bidali ezazu plakara ON mezua LED bat pizteko. Bidali OFF itzaltzeko.
  • Sor ezazu minutuak zenbatu eta serieko-atakatik aurkezten dituen erloju bat.
  • Serieko-atakaren bitartez argiak eta bestelako gailuak kontrolatzen dituen etxe domotiko bat sortu.

Serieko atakak berebiziko garrantzia du programa on bat egin eta sentsore eta eragingailuen funtzionamendua ulertzerakoan. Askotan erabiliko dugu eta laster ohartuko zara eskaintzen dituen aukera guztietaz.