Zer da burrunbagailu bat?

Buzzer edo burrunbagailua maiztasun desberdineko soinuak igortzen dituen gailu bat da. Seinale edo jakinarazpenak sortzeko oso erabiliak dira sistema askotan, hala nola, iratzargailuetan, txirrinetan, etxetresna elektrikoetan (labean, esate baterako), eta abar. Zumbador150

Burrunbagailua martxan jartzen

Azter dezagun nola funtzionatzen duen burrunbagailuak. Lehenik eta behin, irudiak azaltzen duen moduan konektatuko dugu osagaia hau.

 

Osagaiak menuan Burrunbagailua jo blokea aukeratuko dugu. Begizta nagusian (Loop) ipiniko dugu eta jo nahi dugun soinuaren nota eta honen iraupena hautatuko dugu. Adibidean, Do, Re, Mi, Fa, Sol, La, Si notak aukeratu ditugu.

Konturatuko zinen burrunbagailua etengabe ari dela jotzen. Gogoratu Begizta nagusiak (Loop) behin eta berriro exekutatzen duela programa, beraz, behin bakarrik exekutatzea nahi baduzu Setup eremuan ipini beharko duzu.

Urrats bat harago

Kontrola dezagun orain burrunbagailua nahierara sakagailu baten bitartez.

Osagai guztiak konektatu ondoren zoaz Kontrola menura eta hautatu ezazu Baldin eta… bada, exekutatu blokea burrunbagailuak, sakagailua sakatuta dagoenean bakarrik, soinu egin dezan.

Kontura zaitez, gainera, bigarren adibide honetan burrunbagailuak jotzeko bloke desberdin bat erabili dugula. Bloke hau Osagaiak menuan dago, Aurreratuak izeneko atalean. Doinu landuagoak sor ditzazun, nota baten ordez maiztasun balio bat zehazteko aukera ematen du.

Melodia-zumbador

Aurreratuak ataleko bloke hau modu desberdinetan programa daiteke. Gure burrunbagailua konektatuta dagoen pin zenbakia adieraz diezaiokegu edota Osagaiak -> Aureratuak -> Aldagaiak (osagaiak) blokea erabili eta burrunbagailuaren izena hautatu.

OpcionesZumbador-01

edota

OpcionesZumbador-01

Zeren zain zaude? Zure gustuko doinuak programatzen has zaitezke. Artikulu honetan partitura batzuk aurkituko dituzu baita notak eta maiztasunen arteko itzultzaile bat. Ekin gogor!

Bada oraindik gehiago

    Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:

  • Hobetu itzazu zure eguberritako argiak, argien pizte-itzaltze erritmoarekin bat egiten duen eguberritako doinu bat gehituz.
  • Eraiki ezazu zure telegrafoa, LED bat, sakagailu bat eta burrunbagailua erabiliz.

 

Laster jabetuko zara zure sorkuntzei soinua gehitzea oso erabilgarria izango dela eta gainera… osagai dibertigarrienetako bat da! Hemendik aurrera zure proiektuak originalagoak, bitxiagoak eta… zaratatsuagoak izango dira!