bitbloq 2rekin programatzen hasi baino lehen garrantzitsua da ziurtatzea gure ordenagailuan honek, modu egokian funtzionatzeko, beharrezkoa duen guztia instalatuta duela.
Horretarako nahikoa da ondorengo urratsak jarraitzea:
- Konekta ezazu zure plaka ordenagailura USB kablearen bitartez
- Ireki bitbloq 2 Google Chrome nabigatzailean.
- Plakak izeneko fitxan sakatu eta arrastatu zure plaka erdiko lauki zurira. Zure plaka UNO familiarekin bateragarria bada baina ez bada zerrendan agertzen, Arduino UNO plaka aukera ezazu.
- Egiaztaturen gainean klik egin ezazu eta ikusiko duzu nola programak arazorik gabe konpilatuko duen.
- Kargatu botoian sakatu, elkarrizketa-koadro bat agertuko zaizu Web2board izeneko aplikazioa deskargatzeko eskatuz. Aukera ezazu zure sistema eragilea. Fitxategi bat deskargatuko da zure ordenagailuan.
- Windows erabiltzen ari bazara, deskonprima ezazu jaitsitako fitxategia eta exekuta ezazu barruan dagoen web2board.exe fitxategia. Linux erabiltzen baduzu, deskonprimatu ezazu fitxategia eta exekuta ezazu Web2Board izeneko fitxategia. Aplikazio berri bat irekiko zaizu erabiltzaile pasahitza idazteko eskatuko dizuna. Sartzazu eta intro sakatu.
- Web2board programa behin instalatu ondoren ordenagailua berrabiaraztea gomendatzen da.
- Ordenagailua berrabiarazi ondoren bitbloq 2 ireki, hautatu zure plaka eta klikatu Kargatu botoiaren gainean. Programa zure plakan kargatzen hasiko da. Unetxo baten ondoren guztia ondo gauzatu dela jakinaraziko dizun mezua agertuko zaizu pantailan: Programa arrakastaz igo da.
Arazorik?
Web2board programa instalatu gabe daukazu
bitbloq 2 erabiltzen duzun lehen aldia baldin bada, zure ordenagailuak daukazun plaka antzeman ahal izateko baliteke Web2board programa instalatu behar izatea. Jarrai itzazu artikulu honen lehen urratsak instalatzeko.
Erabiltzen duzun sistema eragilearen arabera, deskarga eta instala ezazu dagokion programa eta, ordenagailua berrabiarazi ondoren, proba ezazu berriro porgrama plakan kargatzea.
Bateragarria ez den nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
Une honetan, bitbloq 2 Google Chrome nabigatzailean bakarrik funtzionatzen du. Nabigatzaile desberdin bat erabiltzen ari bazara, mesedez, erabil ezazu nabigatzaile hau. Ziurta ezazu nabigatzailearen azken bertsioa instalatuta duzula.
Zure ZUM plakaren abiarazte-botoia Off posizioan dago
Lasai, profesional handienei ere gertatzen zaie eta! Zure robota edo proiektua ez badabil espero zenuen bezala, abiarazte-botoia ON posizioan dagoela egiaztatu ezazu.
Konpilazio errore bat dago
Kasu honetan zure programak akatsen bat duelako gertatzen da errore hau eta, ondorioz, ez dago zuzen programatuta. Zergatik ez dituzu zure programaren blokeak errepasatzen? Baliteke aurretik aintzat hartu gabeko erroretxoren bat aurkitzea.
Arazoak dituzu oraindik?
Urrats guztiak jarraitu ondoren oraindik zure plaka programatzea lortu ez baduzu, mesedez, idatzi support-bitbloq@bq.com helbidera ondorengoak adieraziz:
- Sistema Eragilea eta bertsioa: adibidez, Windows 7 64 bit, Ubuntu 14.10 32 bit, eta abar.
- Nabigatzailea eta bertsioa: adibidez, Chrome 43.0.2357.130 (64-bit).
- Kargatu nahi duzun programa .json formatuan. bitbloq 2tik zuzenean jaitsi dezakezu: Fitxategia->Deskargatu proiektua.
- Daukazun errorearen pantaila-irudi bat. Errore mezurik agertuko ez balitz, azal iezaguzu baita ere.
Gure ekipoa daukazun arazoari irtenbide bat lehenbailehen bilatzen saiatuko da.