Zer da bitbloq 2?
Bitbloq 2 bloke bitarteko programazio-lengoaia da. Bertan ez da beharrezkoa kode lerro konplikatuak idaztea zeinetan ohikoa izaten den, batez ere hasieran, errore asko egitea. bitbloq 2 erabiliz programazioaren oinarrizko kontzeptuak ikasten trebatuko zara, hala nola, aldagaiak, begiztak edo baldintza-sententziak. Makina batek nola pentsatzen duen ikasten duzunean, edozer programatzeko gai izango zara!
Bitbloq 2 zortzi urtetik gorakoentzat gomendatuta dago. Esperimentu txikiak edoota robot zoragarriak sortzeko ez da derrigorrezkoa aditu bat izatea. Alderantziz! Esperimentatu eta akatsak egin, ikasi, gozatu bideaz!
Ikastaro honetan, bitbloq 2 eta BQren ZUM robotika kit-a erabiliz, robotika eta programazioaren oinarriak ikasiko dituzu. Edonola ere, bitbloq 2 UNO familiako edozein plakarekin bateragarria da, beraz, dagoeneko horietako plaka bat baldin badaukazu, ez izan zalantzarik eta has zaitez programatzen!
![]() |
Adi: bitbloq 1 ikastaroa aurretik egina badaukazu edo berarekin programatzen baldin badakizu, dagoeneko eskarmentua duzun programatzailea zara eta, ondorioz, oso erraza egingo zaizu bitbloq 2 ikastea. Kontsulta itzazu ikastaroaren lehenengo bi sarrerak: Hasi baino lehen eta bitbloq 2 ezagutzen desberdintasun nagusienak di-da batean ikasteko. Laster hasiko zara aditu bat bezala programatzen. bitbloq 2k asko dauka zuri eskaintzeko! |
Edukiak
-
Ikasgai 1
bitbloq 2rekin hasi baino lehen
bitbloq 2rekin lehen urratsak, programatzen hasi aurretik.
-
Ikasgai 2
bitbloq 2 ezagutzen
bitbloq 2 berriaren berritasunak, abantailak eta ezberdintasunak aurreko bertsioarekiko
-
Ikasgai 3
Zer da robot bat? Sentsoreak eta eragingailuak ezagutzen
Robot bat zer den ikas ezazu. Zein zatik osatzen duten eta nola konektatzen diren zure kontrol-plaka eta bitbloq 2 erabiliz
-
Ikasgai 4
Izan bedi argia… eta izan zen argia: LEDak programatzen bitbloq 2n
LEDak erabiltzen ikasi bitbloq 2rekin
-
Ikasgai 5
Baldintza-sententziak eta sakagailuak
Baldintza-sententzia bat zer den eta sakagailu bat nola programatzen den ikas ezazu bitbloq 2rekin
-
Ikasgai 6
Beste gailu batzuekin komunikatzen. Serieko Ataka
Zure kontrol-plaka serieko ataka eta bitblo2ren bitartez komunikatzen ikasi.
-
Ikasgai 7
Aldagaiekin programatzen bitbloq 2rekin
Aldagai bat zer den eta nola funtzionatzen duen ikasi bitbloq 2rekin
-
Ikasgai 8
Robot bat bezala pentsatzen ikasi! Algoritmoak
Zer da algoritmo bat? Zer diren eta zertarako erabiltzen diren ikasi zure proiektuak sortzen laguntzeko.
-
Ikasgai 9
Biiiip, bip, bip… Burrunbagailua programatzen
Burrunbagailua programatzen ikasi, zure iratzargailurako, labearen tenporizadorerako eta abar soinuak sortzeko gai den osagaia.
-
Ikasgai 10
Zuria ala beltza. Sentsore infragorria.
Ikas ezazu sentsore infragorri batek nola funtzionatzen duen bitbloq 2rekin.
-
Ikasgai 11
Potentziometroa programatzen bitbloq 2rekin
Potentziometroa programatzen ikasi bitbloq 2rekin eta Mapeatu blokea zertarako erabiltzen den ikasi.
-
Ikasgai 12
Zoaz argirantz robotutxo… argi-sentsorea programatzen
Argi-sentsoren bat zer den eta berarekin lan egiten ikas ezazu bitbloq 2ren laguntzaz
-
Ikasgai 13
Begiztak, begiztak, begiztak, begiztak, be… kontrol-begiztak
Begizta bat zer den eta bitbloq 2rekin nola erabiltzen den ikasi
-
Ikasgai 14
Potentzia kontrolik gabe… Miniserboa
Serbomotor bat erabiltzen eta bitbloq 2rekin maneiatzen ikasi
-
Ikasgai 15
Mugi zaitez! Errotazio jarraiko serboa
Errotazio jarraiko serboa erabiltzen ikasi eta gehitu mugimendua zure proiektuei.
-
Ikasgai 16
Ni naiz ni eta nire zirkunstantziak. Egoera-makina
Egoera-makina bat zer den ikasi eta sor itzazu zure argi programagarriak bitbloq 2rekin
-
Ikasgai 17
Ireki begiak. Ultrasoinuen sentsorea
Gertura zaitez ultrasionuen sentsorera eta erabiltzen ikasi
-
Ikasgai 18
Itzulerarik gabeko funtzioak
Funtzio bat zer den eta bitbloq 2rekin nola funtzionatzen duen ikas ezazu
-
Ikasgai 19
Divide et impera. Itzulera duten funtzioak
Balioak itzultzen dituzten funtzioak erabiltzen ikasi bitbloq 2rekin