destcada_return

Zer da itzulera duen funtzioa?

Emaitza itzultzen duen funtzio bat etengabe berrerabiltzeko helburuarekin diseinatu den kode zati bat da eta, behin exekutatu ondoren, zenbaki, testu, balio logiko edo beste edozein motatako balioak bueltatzen ditu, programa nagusiak gero erabili ahalko dituenak. Emaitzak bueltatzen dituzten funtzioak oso erabiliak izaten dira, izan ere, argumentuen erabilerarekin batera, programa askotan berrerabili daitezkeen kode zatiak sortzea ahalbidetzen dute, behin eta berriro berridaztea saihesten dutelarik.

Katetoen karratuen batura. Emaitza itzultzen duen funtzio bat sortzen.

Gauza bat onartu behar dizuet; ez naiz ona matematiketan. Erosketak egiterakoan ez dakit zenbat diru bueltatu behar didaten ordainketa egin ondoren. Edota lagunen artean kontuak egiten ditugunean besteak baino gehiago ordaintzea tokatzen zaidala susmatzen dut. Eskolan ere arazoak nituen. Behin, Pitagorasen Nazioarteko Urtea ospatzen zela, hipotenusa eta katetoen balioak kalkulatu besterik ez genuen egiten. Azkenean erabat nahastuta bukatzen nuen. “Triangelu zuzen batean, hipotenusaren karratua katetoen karratuen baturaren berdina da”. Ez dut sekula ahaztuko. Baina badakit programatzen. Beraz, triangeluekin ditudan arazoa oraintxe bertan konpondu behar dut! Horretarako, behin katetoen balioak sartu ondoren, hipotenusaren balioa Serieko Atakatik ikusteko aukera emango didan programa bat sortuko dut. Horrela ez dut hipotenusaren balioa eskuz berriro kalkulatu behar izango eta, baliteke horrela, mundua leku hobeago bat izatea.

Lehenik eta behin, funtzioa definitu behar da:

ejemplo 1

Funtzioak zenbakizko bi argumentu behar ditu: A_katetoa eta B_katetoa. Baten ordez, bi argumentu erabil ditzakezu funtzio baten barruan baldin eta Funtzioak->Aureratuak menuaren barruan aurkituko duzun koma blokea erabiltzen baduzu.

Behin sortutakoan programa nagusiaren barruan (loop) erabiltzeko moduan egongo gara:

ejemplo1_principal

Programa nagusiaren barruan egingo dugun gauza bakarra funtzioari deitzea izango da, gure triangeluaren katetoen balioak argumentu bezala zehaztuz eta Serieko Atakatik erakutsiz. Proba ezazu programa balio desberdinekin eta egiaztatu eragiketaren emaitza beti zuzena dela.

Halere, katetoen balioak txertateko modu hau oso motela da. Zergatik ez ditugu balioak Serieko Atakaren bitartez sartzen? Pitagorasen teoremaren funtzioa berrebiltzeko aukera izango dugu, begizta nagusia bakarrik aldatu beharko dugu.

Bada oraindik gehiago

    Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:

  • Abiadura, grabitatea edota indarren balioak kalkulatu ahal izateko, erantsizkiozu funtzio gehiago aurreko programari.
  • Katetoen balioak sartu eta hipotenusaren balioa erakusteko erabil itzazu potentziometro bat, sakagailu bat eta Serieko Ataka. Egoera makina bat erabili beharko duzu.
  • Sor itzazu funtzio berriak zure Printbotarentzat, hala nola, aurrera egin, atzera egin, sentsore baten balioa egiaztatu edota soinuak txertatu.

Funtzioek garrantzia handia dute programazioan, izan ere, programak sinplifikatu eta ulergarriagoak bihurtzen dituzte. Zure kodea ondo programatutako funtzioetan banatzen baduzu, hauek beste programetan berrerabiltzeko aukera izango duzu, liburutegietan bilduz, behar dituzunean eskura izateko. Hemendik aurrera zure programak askoz ere profesionalagoak izango dira! Ez izan zalantzarik eta erabili itzazu funtzioak behar dituzun guztietan!