sensor-ultrasonido-bitbloq-2

Zer da ultrasoinuen sentsore bat?

Ultrasoinuen sentsore bat objektuen distantziak antzemateko maiztasun altuko uhinak erabiltzen dituen osagaia elektroniko bat da. Sentsore mota honek bi zati ditu: igorleak uhin seinalea bidaltzen du eta hartzaileak gertu dagoen objektu batean islatutako uhin seinalea jasotzen du.

Saguzarrek orientatzeko erabiltzen duten sistema bera da eta, euren antzera, oztopoak antzemateko edota distantziak kalkulatzeko erabiltzen dira.

Hara zenbat kable! Nola konektatzen da ultrasoinuen sentsore bat?

Ultrasoinuen sentsoreak horrela izendatzen diren lau pin ditu: GND, ECH, TRI, VCC. TRI (Trigger) izeneko pin-ak sentsoreari uhina igortzeko agindua ematen dio eta ECH (Echo) izena duenak jaso egiten du. Bidali eta jasotako bi seinaleen artean igarotako denbora tartearen balioaren arabera, gure plakak distantziak kalkulatzen ditu. Bi hari hauek seinale pin bitara konektatuta egon behar dira; gogoratu ZUM plakan kolore zuria dutenak direla. Beste bi hariak, GND eta VCC, edozein pin beltz eta gorrira konektatzen dira, hurrenez hurren.

Egiazta dezagun nola funtzionatzen duen

Serieko Ataka erabiliz objektu bateraino dagoen distantzia ikus dezakegu. Ultrasoinuen sentsoreak distantziak beti zentimetrotan bueltatuko dizkigu.

Aparkatze-sentsorea

A ze desastrea! Gidabaimena duela gutxi atera dut eta aparkatzeko kontua ez daukat oraindik erabat ondo lotuta. Badakit ez dagoela ondo “belarriz” aparkatzea baina ez naiz gai oraindik distantziak ondo kalkulatzeko. Atzeko kotxea jo aurretik ze distantziara nagoen informatzeko sistemaren bat izango banu…

Diseina dezagun aparkatzeko maniobrak erraztuko dituen sistema bat, gidariari beste autoetatik zein distantziara dagoen jakinaraziko diona. Horretarako, objektu batekiko distantzia 50 cm baino txikiagoa denean burrunbagailuak aldizkako soinu bat igorri dezan programatuko dugu, objektura gerturatzen gozen heinean soinuaren maiztasuna handitzen joango delarik.
Lehenik denbora aldagaia sortzen dugu, ultrasoinuen sentsoreak bueltatzen digun balioari 10 bidertuta. Honela burrunbagailuak jotzen dituen soinuen arteko tartea nola aldatzen den hobeto antzemango dugu.

Bada oraindik gehiago

    Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:

  • Ultrasoinuen sentsore bat eta burrunbagailu batekin theremin elektroniko bat (instrumentu bitxi bat) diseinatu dezakegu. Ultrasoinuen sentsoretik zure eskura dagoen distantzia eta burrunbagailuak jotzen duen soinuaren maiztasuna erlazionatzean dago gakoa. Inspirazioa behar baduzu, hemen daukazu Arduinorekin egindako adibide bat.
  • Printbot bat edo antzeko beste robot bat baldin badaukazu, gai zara oztopoak saihesten dituen robot bat programatzeko!


Laberinto batetik irteteko, oztopoei izkin egiteko, objektu batetik gertu dagoela abisatzeko… gai den robot bat programatzeko gai zara orain. Osagaia honek joko asko emango digu, izan ere, euren funtzionamenduan autonomoagoak izango diren robotak eraikitzeko aukera emango digu. Ideia original gehiago okurritzen zaizkizu? Parteka itzazu gurekin!