led-bitbloq-2

Zer da LED bat?

LED bat (light-emitting diode) diodo bat da, elektrizitatea noranzko batean bakarrik pasatzen uzten duena, bestean, berriz, blokeatu egiten duelarik. LEDen kasuan, euren barrutik elektrizitatea eroaten denean honek argia igortzen du. LEDak merkeak dira, oso energia gutxi gastatzen dute eta oso argitsuak izan daitezke. Sistema elektronikoetan asko erabiltzen dira eta argiztatze modu tradizionala ordezkatzen hasiak dira.

LED

LED bat pizten eta itzaltzen

Aurreko artikuluan, gure osagaiak sentsoreak edo eragingailuak izan zitezkeela ikasi genuen. LEDak argia igortzen du munduarengan eragin bat sortuz, beraz eragingailu bat da. Gainera bi egoera desberdinetan bakarrik egon daiteke: piztuta edo itzalita, beraz digitala da.

Eragingailu digital bat izanik, gure plakaren pin digital batera konektatu beharko dugu. Gure kasuan 13. pin digitalera konektatuko dugu.

conexion_led_8_pin_13

Ekin diezaiogun orain programatzeari. Zoaz Softwarea fitxara eta sakatu Osagaiak izeneko aukeran. Bertan Piztu/Itzali LED argia izena_led blokea aurkituko duzu. Arrasta ezazu Loop izeneko eremuaren barrura.


ejemplo_led_on_color

Orain programa konpilatzea besterik ez da falta. Behin konpilatu ondoren eta, ondorioz, programak akatsik ez duela egiaztatu ondoren, Kargatu gainean sakatu. Programa plakan kargatuko da eta, programazioaren magiari esker, zure LEDa piztu egingo da. Saia zaitez itzaltzen!

recuerda

GOGORATU: plaka da, eta ez ordenagailua, burutzen dugun programa bakoitza exekutatu eta gordetzen duena. Zure programan aldaketa bat egiten duzun bakoitzean berriro igo beharko duzu plakara bere efektua ikusi nahi baduzu. Horretarako Kargatu botoia sakatu beharko duzu.

Kaixo mundua! LED bat dir-dir egiten

Programazio-lengoaia bat ikasten denean, sortzen den lehenengo programari “Kaixo mundua!” deitzen zaio. Kontrol-plaka bat programatzerakoan, “Kaixo mundua!” programa LED bat dir-dir egiten ipintzea izan ohi da, guztiak ondo funtzionatzen duela egiaztatzeko.


ejemplo_parpadeo_led

Lehenengo gauza LEDa piztea da. Gure kontrol-plakak oso azkar pentsatzen duenez, pizteko aginduaren ondoren itzaltzeko agindua emango bagenio batetik bestera di-da batean pasatuko litzateke eta LEDa denbora guztian piztuta dagoela irudituko litzaiguke (proba ezazu). Kontu hori konpontzeko “Itxaron” blokea erabiliko dugu, Kontrol fitxan aurkituko duzuna. Bloke honek programa zain mantentzen du zuk erabakitako milisegundoetan. Horrela, LEDak segundo bateko kadentzia batekin dir-dir egitea nahi dugunez, 1000 milisegundo idatzi beharko dugu. Segundo baten ondoren LEDa itzali egingo da eta, programa behin eta berriro errepikatzen denez, bete segundo bat itxaron beharko dugu berriro hasteko.

Emaitza ondorengoa da:


Bada oraindik gehiago

    Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:

  • Ipini itzazu bi LED edo gehiago guztiak batera dir-dir egiten.
  • Ipini izatzu orain bi LED edo gehiago txandaka dir-dir egiten.
  • Zure gabonetako argiak sor itzazu LED batzuk eta itxaron bloke sekuentzia bat programatuz.

Behin LED bat pizten ikasi duzula, ziur hauek erabiltzeko ideia mordo bat daukazula. Dituzun pin digital bezain beste LED erabil ditzakezu. Gogoratu ZUM kitaren osagaiak erabil ditzakezula baita beste edozein LED ere. Ez lotsatu eta konekta itzazu dituzun guztiak!