SERVOS-RC

Zer da errotazio jarraiko serbo bat?

Errotazio jarraiko serbo bat bere biraketaren noranzkoa kontrolatzeko gai den zirkuitu elektroniko bat duen motorra da. Miniserboak ez bezala, ez da posizio jakin batean geratzen, baizik eta etengabe dabil biratzen.

Robotikan asko erabiltzen dira baita gailu elektroniko askotan ere, horien artean daude DVD irakurgailuak, eskailera mekanikoak, igogailuak, eta abar.

Errotazio jarraiko serboak, oro har, mugimendua sortzeko erabiliko ditugu.

Igogailu bat programatzen

Imajina dezagun lehendabizi jaitsi, segundo batzuk itxaron eta berriro gorantz gelditu arte egiten duen igogailu bat programatu behar dugula. Adibide honek suposatzen du errotazio jarraiko serboa, lehenik eta behin, erloju orratzen alde biratzen ipini beharko dugula, gero gelditu egin beharko dela eta, azkenik, erloju orratzen aurka biratu beharko duela.

condicionales

Mugimendua programatzen hasteko, Osagaiak menura goaz eta Biratu serboa blokea aukeratzen dugu, biraketaren noranzkoa (erloju oratzen alde edo kontra) hautatzeko modua izango dugularik.

Serboa geratzeko, Osagaiak menura bueltatzen gara eta Gelditu serboa aukeratzen dugu.

Azkenik, aurkako noranzkoan biratzeko, prozedura bera jarraitzen dugu baina oraingoan biraketarentzat aurkako noranzkoa aukeratzen dugu, erloju orratzen aurka gure adibidean.

Ikusten duzun moduan, errotazio jarraiko serboak programatzea oso gauza erraza da. Dena ondo egin baduzu, zure serbomotorrak erloju orratzen alderantz bi segundoz biratuko du, beste bi segundo egingo ditu geldi, erloju orratzen aurka beste bi segundotan biratuko du eta, azkenik, beste bi segundo egingo ditu geldi.

Bada oraindik gehiago

    Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:

  • Etxean dituzun material desberdinak erabiliz (kartoizko kaxak, freskagarri-latak…) saia zaitez zure robota muntatzen, gurpil biei serbo bana lotuz. Programatu zure robota mugi dadin, biratu eta, azkenik, gera dadin. Erantsi iezaizkiozu nahi dituzun bestelako osagai guztiak, hala nola, LEDak, botoiak, burrunbagailua, eta abar. Zure lehenengo robota diseinatu eta programatzeaz harro egon zaitezke!
  • Serbo jarraia erabiltzen ikasi duzula, zure zootropoa eraikitzea animatzen zaitugu; ziur gaude izugarri gustatuko zaizula proiektu dibertigarri hau.


Lan bikaina! Dagoeneko osagai pilo bat erabiltzen ikasi duzu, orain gauzak mugi ditzakezu! Jarraitu praktikatzen, ideiak probatzen, asmakizunak sortzen eta ikusiko duzu nola geroz eta proiektu interesgarri gehiago bururatuko zaizkizun.