miniservo-2

Zer da serbomotor bat?

Serbomotorra 0 eta 180 gradu bitartean bira dezakeen motor txiki bat da. Guk geuk erabaki dezakegu, gainera, zein posizio edo angelura mugitu behar den. Hauxe da serbo txiki hauen ezaugarri interesgarriena. Ikastaro honetan zehar serbomotor hauei miniserbo deituko diegu errotazio jarraiko serboetatik desberdintzeko, hauek 180 gradu baino gehiago bira dezakete eta.

transportador_miniservo-675x408
OJO

GARRANTZITSUA: Motor asko erabiltzen badituzu eta USB atakaren bitartez elikatu nahi badituzu baliteke energia nahikorik ez izatea guztiak elikatzeko. Serboak erabiltzen dituzun guztietan gogoratu beti portapila bitartez elikatzeaz.

Miniserboa maneiatzen

Egin dezagun ariketa txiki bat miniserboak nola funtzionatzen duen ikas dezagun. Horretarako konekta ezazu lehenik pin digital batera. Ez kezkatu oraindik Oszilagailua aukerarengatik, aurrerago artikulu bat eskainiko diogu eta.

Serboa 0º, 45º, 90º, 135º eta 180º posizioetara mugitu nahi dugu. Horretarako Mugitu blokea erabiliko dugu eta bertan desplazatzea nahi dugun angelua idatziko dugu.

miniservo_ejemplo1 conexion_servomotor
OJO

GARRANTZITSUA: Ipini ezazu beti Itxaron bloke bat miniserbo bat mugitu ondoren, izan ere, biraketaren noranzkoaren aldaketak abiadura handian ematen baditugu motorra erretzea hel gaitezke. Mugimendu bakoitzaren ondoren geldiune txiki batek mugimendu bortitzak jasatetik babestuko du gure miniserboa.

Miniserboa potentziometro batekin kontrolatzen

Miniserboa erabiltzen dakigun une honetan, bere posizioa potentziometro baten bitartez kontrolatzen ikasiko dugu.

conexion_miniservo_potenciometro

Gogoratzen duzu mapeatu blokea? Zenbaki eskala bat beste eskala desberdin batera itzuli nahi dugunean erabiltzen dugu mapeatu blokea. Adibidez, potentziometroaren kasuan, honek 0 eta 1023 arteko balioak ematen ditu, miniserboak 0 eta 180ren artean ematen dituen bitartean. Irtenbiderik sinpleena miniserboa zuzen kontrolatzeko potentziometroaren balioa 0-1023tik 0-180ra mapeatzea da.


miniservo_ejemplo_2

Programa hau egiteko miniserboaren bloke generikoa erabili beharko duzu. Osagaiak->Aurreratuak menuan aurkituko duzu. Lehenengo hutsunean miniserboa konektatu duzun pin-aren zenbakia ipini beharko duzu edota, beste hainbatetan egin duzun bezala, balio hori jasotzen duen aldagaia. Aldagai horiek Aurreratuak eremuan aurkituko dituzu. Mugi orain potentziometroa! Serboaren posizio graduz-gradu kontrolatu ahalko duzu orain.

Bada oraindik gehiago

    Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:

  • Argi-sentsorea eta miniserboarekin argitasuna neurtzen duen gailu analogiko bat sortu, jasotako argitasunaren balioaren arabera miniserboa angelu batera edo bestera mugi dadin.
  • Argi-jarraitzaile bat sor ezazu, eguzki izpiak xurgatzeko zure plakak beti angelu idealena bila dezan.
  • Hesidun semaforo bat sortu, LED batzuen eta miniserbo baten laguntzaz.

Miniserboak oso egokiak dira hainbat makina eta robot egiteko. Miniserboekin beso bat (baita engranaje bat edota beste edozein mekanismo) zer angelutara mugituko den kontrolatu ahalko duzu. Erabil itzazu miniserboak eta zure asmakizunak zehaztasun osoz kontrolatuko dituzu.