potenciometro

Zer da potentziometro bat?

Potentziometro bat erresistentzia aldakor bat da, hau da, zirkuitu batean korronte elektrikoaren intentsitatea erregulatzeko gai den osagai bat. Gailu askotan erabiltzen dira, hala nola, lanparetan argiaren intentsitatea erregulatzeko edo musika-ekipoetan bolumena aldatzeko.

Sentsore analogiko guztiak bezala, potentziometroak 0 eta 1023ren arteko balioak bueltatzen ditu.

LED baten keinukadaren abiadura aldatzen

Gogoratzen al duzu LED bat abiadura desberdinekin dir-dir egiten ipini genuenean? Adibide honetan abiadura hori potentziometro baten laguntzaz aldatuko dugu.

Konektatu LED bat eta potentziometro bat zure plakara.

Begizta nagusian (Loop) itzali/piztu_denbora aldagaia erazagutzen dugu potentziometroak bueltatzen duen balioarekin. Kontrol -> Aurreratuak menuan, Itxaron blokea aukeratuko dugu. Bertan itzali/piztu_denbora aldagaia txertatuko dugu zeinak LEDak itzalita/piztuta egoeren artean igarotzen den denbora txertatzen utziko digu.

 

Burrunbagailuaren tonua aldatzen

Alda dezagun orain burrunbagailuak jotzen duen nota potentziometroaren laguntzaz. Programatzen hasi baino lehen, konekta ditzagun osagaiak:

Gogora dezagun potentziometroak 0 eta 1023ren arteko balioak soilik har ditzakeela eta, kasu honetan, burrunbagailuaren maiztasunak 200-500 Hz arteko eskala bat aurkitu behar direla. Horretarako Mapeatu izeneko bloke berri bat erabiliko dugu.

Zer da mapeatzea?

Mapetazea balio tarte bat desberdina den beste tarte batean bihurtzea da.

Aurreko adibidean, LED baten pizte/itzaltze denbora tartea 0 eta 1023 milisegundoren artean aldatu dugu. Baina…eta tarte hori 0 eta 10 segundoren artekoa izatea nahiko bagenu? Irtenbidea Mapeatu blokea erabiltzea da, 0 eta 1023ren arteko tartea, 0 eta 10en arteko tarte berri batera bihurtuko duena.


Burrunbagailuaren kasuan, 0-1023 eskala 200-500 eskala berri batera aldatu edo mapeatu beharko dugu.

Burrunbagailuaren bloke aurreratua aukeratzen dugu, honek maiztasunak aukeratzen utziko baitizkigu. Matematika menuan, Aurreratuak fitxan, Mapeatu blokea hautatuko dugu.

 

recuerda AHOLKUA: Mapeatu behar dugun balio tartea geroz eta handiagoa bada, potentziometroaren biraketa txiki batek balioaren aldaketa handiagoa ekarriko du, alegia, bereizmena txikia izango da eta, ondorioz, zaila egingo zaigu doitze zehatzak lortzea.

Bada oraindik gehiago

 

Potentziometroa oso lagungarria izan daiteke gure proiektuetan balio eta osagai desberdinak kontrolatu nahi ditugunean. Argi baten intentsitatea eta pizte maiztasuna aldatzetik, burrunbagailu baten soinua aldatu edota makina batean modu desberdinak aukeratzera arte.