Zer da algoritmo bat?
Algoritmo bat ataza edo zeregin bat burutzeko jarraitu behar den agindu zehatz eta ordenatu multzo bat da. Ondorengoak algoritmo sinpleen adibide batzuk dira: medikuaren errezeta jarraitu, hortzak garbitu, garbigailua ipini, eta abar.
Beste algoritmo bat plater bat prestatzeko errezeta izan daiteke, nahi duzun platera pausoz-pauso nola sukaldatu jasotzen duena. Zainzurira bueltatuz. Prestatzeko ondorengo instrukzioak jarraitu behar dituzu:
|
![]() |
Algoritmoak adierazteko modu erraz bat fluxu diagrama izan daiteke.
Zer da fluxu diagrama bat?
Fluxu diagramak algoritmoak bezalako prozesuak modu grafikoan adierazteko modu sinple bat dira. Bertan topa ditzakegun oinarrizko elementuak hauek dira:
![]() |
Prozesuaren hasiera eta amaiera adierazten du. | ![]() |
![]() |
Sarrera, irteera edota aurreko prozesu baten emaitza izan daitezkeen datuetatik abiatuz, exekutatzen den prozesu edo akzioa adierazten du. | |
![]() |
Sarrera eta irteera datuak adierazten ditu. | |
![]() |
Bide desberdinak izan ditzakeen baldintza edo galdera adierazten du: bai/ez, egia/gezurra, handiagoa/txikiagoa, berdin/desberdin, eta abar. | |
![]() |
Prozesuen noranzkoa adierazten dute. |
Kontagailu bat programatzen
Telebistako lehiaketa batean lehiakide bakoitzarentzat sakagailu bana sortu behar dute. Horrela, aurkezleak behin galdera egin ondoren, erantzuna dakiten lehiakideek sakagailua sakatu eta, argi baten laguntzaz, guztien artean azkarrena zein izan den identifikatuko da. Sakagailua askatutakoan argia itzali egin beharko da.
Lehenik eta behin, gure algoritmoan pentsatu beharko dugu, jarraian fluxu diagrama sortzeko:
|
![]() |
![]() |
AHOLKUA: Programatzen hasi baino lehen proposatzen diren ariketen fluxu diagrama garatu. Irtenbidea askoz ere modu errazagoan aurkituko duzula egiaztatuko duzu. |
Bada oraindik gehiago
- Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:
- Idatz ezazu paper batean egunero burutzen dugun ekintza jakin baten algoritmo sinple bat (gutun bat bidali, norbaiti telefonoz deitu, lanera joateko prestatu, eta abar)
- Jarraian, berridatzi algoritmo bera, baina oraingoan aginduak xehetasun guztiekin adieraziz, beste edonork arazorik gabe burutu dezan.
Arazo bati aurre egiten diozun bakoitzean, egizkiozu ondorengo bi galderak zeure buruari: zer egin behar dut? eta nola egin dezaket? Arazo bati irtenbidea aurkitzerakoan oso lagungarriak izan daitezke algoritmo eta diagramak. Beraz, badakizu, izan ondoan beti arkatza eta papera!