sensor-luz-2

Zer da argi-sentsore bat?

Argi-sentsore bat argi gehiago edo gutxiago dagoenean bere balioa aldatzen duen erresistentzia bat da.

ZUM kit-an aurkituko duzun argi-sentsoreak bueltatzen dituen balioak 0 (iluntasun maximoa) eta 800 (argitasun maximoa) artekoak dira. Osagaia analogiko bat izanik gogoratu A0, A1, A2 eta abar pinetara konektatu beharko duzula.

sensolr-sol

Argiak automatikoki kontrolatzeko erabiltzen dira askotan, objektuak antzemateko (igogailu baten atea ez isteko, adibidez), barra-kodeen irakurgailuetan eta abar.

Larrialdietako LED bat piztu

Imajinatu dezagun landetxe bateko atariko atearen gainean argiztatze sistema bat ipintzeko eskatzen digutela. Argi hori ilun dagoenean bakarrik, alegia, iluntzean edota oso lainotuta dagoenean soilik piztea nahi dute.

Lehenik eta behin, osagaiak konektatu beharko ditugu:



Jarraitu aurretik argi gutxi egotea zer den ulertu beharko genuke, erabakitako muga horren azpitik LEDa piztea programatzeko. Bestela, argitasun nahikoa dagoela suposatuko dugu eta LEDa itzalita mantendu nahiko dugu.

ilustracion_if_pulsado_2r SensorLuzLed

Bada oraindik gehiago

    Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:

  • Gauero istorio berdina. Logelan mamuak daudela, oso ilun dagoela eta beldur naizela… zure iloba beti esnatzen da gauerdian, iluntasunak ikaratuta, gaueko mamuek zelatan dituelako erabat beldurtuta. Baina zuk baduzu konponbide bat. Elektronika eta programazioan dituzun ezagutzei esker, zure ilobaren gelan argi gutxi dagoela antzematen duenean, lanparatxo bat pizten duen sistema bat. Sistema hori Luken txikiaren logelan ipinita, akabo arazoa.
  • Eguberrietako proiektuarekin jarraituz, gehitu iezaiozu orain argi-sentsore bat Gabon kantak eta LEDak iluntzean automatikoki deskonektatzeko. Horrela bai igaroko duzula Gabon gaua bakean ;-).
  • Burrunbagailuaren eta argi-sentsorearen laguntzaz, iratzargailu automatiko bat nola programatuko zenuke pentsatu, egunsentia heltzerakoan soinua igorriko duena.


Hurrengo ikasgaietan, sentsore hau barne duten proiektu asko daudela ikusiko duzu, emaitza benetan harrigarriak lortzen dituztenak gainera. Beraz, badakizu… zoaz argirantz!! hau da… jarraitu ikastaroarekin!