Destacados-IR

Zer da sentsore infragorri bat?

Sentsore infragorriak (edo IR) argi infragorria igortzeko gai den gailu bat da, jarraian islatutako argi kantitatea detektatzeko gai delarik. Honela zuriaren eta beltzaren arteko diferentzia antzemateko gai da. Sentsore infragorri mota asko daude, hala nola, telebistaren agintearena, objektuen detektagailuak edota pertsona baten pultsazioak neurtzeko erabiltzen direnak.

Erabiliko dugun sentsore infragorria digitala da, 1eko balioa bueltatzen du zuria antzematen duenean eta 0 beltzaren kasuan.

ir-animado_web

Sentsore infragorria kalibratzen

Gure sentsore infragorria erabiltzen hasi baino lehen kalibratu behar dugu, zer den zuria eta zer beltza detektatzeko gai izan dadin. Jarraitu ondorengo bideoan azaltzen dena prozesua burutzeko:

Itxi atea, hotza egiten du eta! Ate batentzat alarma bat programatzen

Ez dakit Gasteizen egonda zauden baina neguan izugarrizko hotza egiten du. Konpon dezagun arazoa gelako atea irekita utzi dugula jakinaraziko digun ateko alarma bat programatzen.


conexion_alarma_de_puerta_2

Atea irekita dagoenean, alegia, sentsoreak beltza antzematen duenean, burrunbagailuak soinua egiten hastea nahi dugu. Horretarako Baldin eta…bada, exekutatu blokea erabiliko dugu.

programacion_alarma_puerta_3

Ikusten duzun moduan, programa oso sinplea da. IR sentsoreak beltza detektatzen badu edota, gauza bera dena, 0, burrunbagailuak berriro zuria (edo 1) detektatu arte joko du. Horrela gure atea irekita geratu dela kontrolatu ahalko dugu, gelako berotasuna mantendu ahal izateko.

Bloke berdea iruzkin bat da. Iruzkinak programen barruan txertatzen diren mezuak dira, hauen ulermena erraztuz. Ez dira plakan exekutatzen, zu zeuk edo beste edozein pertsonak programak nola funtzionatzen duen hobeto uler dezazuen balio dute. Iruzkinen blokea Kodea izeneko menuan aurkituko duzu. Behar duzun guztietan erabil ezazu!

Nire arazoa koadroekin. Bi sentsore infragorri erabiltzen.

Sekretu bat kontatuko dizut: ezin dut jasan etxeko koadroak okertuta edukitzea. Etxeko korridoretik pasatzen naizen bakoitzean koadro guztiak berriz ere kokatzen bukatzen dut. Baina gaitza baino erremedioa okerragoa da, izan ere, ukitzen ditudan bakoitzean, okerrago uzten ditut! Medikuak erlaxatzeko aholkatu dit, bizitza inperfekzioz beteta dagoela, baina ni ez naiz konformatzen eta koadroak beti zuzen edukitzeko sistema bat sortzea erabaki dut. Horretarako bi sentsore infragorri erabiltzen ditut, bata paretan kokatuta dagoena eta bestea koadroaren markoan. Sentsore biak pare-parean daudenean, erabat lerrokaturik, elkarren artean detektatzen dira eta LEDa piztu egiten da. Koadroa okertzen den unean, LEDa itzali egiten da eta alarma batek jotzen du. Eureka! Horrela nire koadroak ez dira inoiz okertuta egongo!

Egin ditzagun konexioak. LED bat, burrunbagailu bat eta bi sentsore infragorri beharko dituzu:


conexion_dos_IR

Sentsoreak pare-parean daudenean LED batek koadroa zuzen dagoela adieraztea nahi dugu. Aitzitik, koadroa okertuta badago, LEDa itzali egingo da eta burrunbagailuak joko du. Bi sentsoreek 1 balioaren berdinak izan behar direla, alegia, euren artean detektatzen direla adierazteko Logika menuko “eta” blokea erabili dugu.

2_rectificador_cuadros_ir_comentario

Horrela, lehen sentsore infragorriak 1 balioa ematen badu, alegia, besteak igortzen duen argia detektatzen badu, “eta” bigarren sentsore infragorriak ere 1 balio badu, baldintza beteko da eta LEDa piztu egingo da. “eta” bloke logiko eta bere aldaerei esker programa konplexuagoak egiteko gai izango zara eta, ondorioz, askotan erabiliko ditugu.

Bada oraindik gehiago

    Ondoren praktikatzen jarraitzeko ideia batzuk proposatzen dizkizugu:

  • Sor ezazu zure robota edo erabil ezazu Printbot bat lerro-jarraitzaile bat programatzeko.
  • Robot xurgatzaile bat sor dezakezu, ertzetik atera behar dela antzematen duenean, gelditu eta atzerantz egingo duena. Zure mahaia zuria izan beharko da!
  • Halloweeneko gauan erabiltzeko ebakigarri bat egin ezazu.

 

Sentsore infragorria erraza da erabiltzen baina, aldi berean, oso erabilgarria da ere. Praktikatu berarekin eta, uste baino lehen, erabilpen berri pilo bat bururatuko zaizkizu. Sentsore gehiago ezagutzeko gogoa daukazu? Hasi besterik ez dugu egin!